XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astoa libre utzi zutenean Ali Babaren ikuilura joan zen, noski.

Lapur maskaratuak etxe hartako atean kleraz gurutze bat egin zuen eta bere lagunen bila abiatu zen gustora asko.

Baina Ali Babaren emazte Zobeidak ikusi zuen seinale hura bere atean eta tranparen bat izango zela susmo egin susmo egin: sospetxatu zuen.

Gero kontuz-kontuz beste etxeetako ateetan ere seinale berdina marraztu zuen.

Honela, etxe guztietan ikur berdina ikustean, berrogei lapurrek berriro oihanera nahi zutena lortu gabe itzuli behar izan zuten.

Amorruaren amorruz, astoen etxea berak aurkitzea erabaki zuen kapitainak.

Beste asto bat askatu zuen eta berak jarraitu zion Ali Babaren etxeraino.

Oraingoan ez zuen seinalerik egin, baina ongi ikasi zuen buruz zein etxe zen.

Ez ahazteko moduan ikasi ere.

Baina Zobeida zeharo harriturik zegoen astoak bakarrik eta banaka itzultzen zirela ikustean.

Horregatik kontuz ibiltzea erabaki zuen.

Etortzen ziren guztiez susmo egingo zuen aurrerantzean.

Horregatik, gau hartan bertan Ali Babaren etxera ostatu eske merkatari bat etortzean, berehala susmo egin zuen Zobeidak.

Ali Babak, bihotz oneko gizona zenez, ostatu eman zion eta bere morroiei zaldiak deskargatzen laguntzeko agindu zien.

Berrogei tina tina: ontzi borobil handia handi baino gehiago ziren eta Zobeidak ontzi haietan zer zekarren jakin nahi izan zuen, merkataria Ali Babarekin handik urrutiratu zenean.

Lehenengo tina olioz betea zegoen, baina bigarrena ukitu zuenean ahots lodi batek erantzun zion barrendik: (...).